Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Hezkuntzako grebak lehen emaitzak utzi ditu eta Frantziako Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute

Irakasleen sindikatuen ordezkariak lehen ministroarekin eta Osasun eta Hezkuntza ministroekin bildu dira bart, eta, besteak beste, aldi baterako 3.300 irakasle eta milaka laguntzaile kontratatzea eta ikastetxeetan FFP2 maskarak banatzea adostu dute.

Baionako Rene Cassin lizeoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Baionako Rene Cassin lizeoa
Baionako Rene Cassin lizeoa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan jarraipen zabala izan zuen grebak lehen ondorioak izan ditu. Izan ere, irakasleen sindikatuen ordezkariak lehen ministroarekin eta Osasun eta Hezkuntza ministroekin bildu dira bart, eta, besteak beste, aldi baterako 3.300 irakasle eta milaka laguntzaile kontratatzea eta ikastetxeetan FFP2 maskarak banatzea (5 milioi guztira) adostu dute. Halaber, karbono dioxidoa (CO2) neurtzeko gailuak jartzeko dirua jasoko dute udalek.

Irakasleek ikasturte hasieratik zituzten eskarietako batzuei erantzun die Gobernu frantziarrak. Atzo arratsaldeko bileraren amaieran Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak azaldu zuenez, aurrerantzean Hezkuntza protokoloaren komunikazioa zainduko dute (astebetean hiru aldiz aldatu dute protokoloa). Sindikatuak pozik irten ziren bileratik, baina zuhurtziaz hitz egin zuten adostutakoa betetzen dela ikusi arte. 

Blanquer ministroak azpimarratu duenez, FFP2 maskarak ez daude herritar guztientzat gomendatuta, baina 5 milioi bidaliko dituzte eskoletara. Besteak beste, arriskua duten irakasleen artean, Lehen Hezkuntzakoen artean edota desgaitasunak dituzten ikasleekin lan egiten dituztenen artean banatuko dituzte.

Unibertsitatera sartzeko azterketak eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ebaluazioak bertan behera utzi ala ez aztertuko du Frantziako Gobernuak, irakasleek eskatu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Grebak gaur Frantzia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Medikuntza albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur Frantziako Gobernua Maskarak gaur Irakasleen albisteak gaur