Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Jarraipen zabala izan du Irakaskuntzako grebak eta manifestazio jendetsua egin dute Baionan

Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen Hezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.

Manifestazioa Baionan. Irudia: EITB Media
Manifestazioa Baionan
Mila lagun inguruk hartu dute parte Baionan egin den Hezkuntzako manifestazioan

1:17

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herrian gutxienez ikastetxeen erdietan ez dituzte gaur eskolak eman covid-19 protokoloaren aurkako greba egunean. Lehen Hezkuntzan izan du protestak bereziki eragina. 1.000 irakasle baino gehiago atera dira Baionako karriketara covid-19aren protokoloa betetzea ezinezkoa dela salatzeko.

Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen ezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.

Ikastetxe askok ateak itxi dituzte, eta, hori dela eta, udalek gutxieneko zerbitzuak ezarri behar izan dituzte itxitako eskoletako ikasleei eskolak emateko. Ikastetxe publikoez eta ikastolez gain, eskola pribatu katolikoak ere batu dira grebara.

Baionan jende ugari bildu da goizeko 11:00etan egin den manifestazioan, eta irakasleak haserre agertu dira. Egoera zail honen aurrean, kudeaketan debora larregi pasatzen dutela azaldu dute, eta hori ez dela beraien zeregina, ikasleekin egotea baizik. Osasun protokolo argi bat eskatu dute, eta egindakoa berreikustea; izan ere, hirutan aldatu dute astebetean protokoloa.

Horrez gainera, testen ardura Hezkuntzaren eta familien esku utzi baino, horren ardura Osasun alorraren dagokiola azaldu dute, eta, batez ere, irakasle gehiago kontratatzea eskatu dute.

Frantziar estatu osoan dute gaur greba eguna Hezkuntzak deituta. Protokolo zorrotzagoak eta errespetua eskatzen dizkiote Hezkuntza ministroari.

Frantziako irakasleak kalera atera dira, covidaren aurkako protokoloak direla eta
Frantziako irakasleak kalera atera dira, covidaren aurkako protokoloak direla eta
Frantziako irakasleak kalera atera dira, covidaren aurkako protokoloak direla eta

1:14
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Grebak gaur Frantzia berriak Baiona Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024 Azken ordukoa protestak Txertoak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Frantziako Gobernua Irakasleen albisteak Osasun albisteak