Gizartea -

KORONABIRUSA

Txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea adostu du Osasun Publikorako Batzordeak

Hala adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak, azken akordioen berri emateko egin duen agerraldian. Bigarren ziztadaren eta oroitzapenaren arteko tartea sei hilabetetik hiru hilabetera aurreratzea ere adostu dute.

Osasun-langile bat txertoa jartzen. Artxiboko irudia: EFE
Osasun-langile bat txertoa jartzen.
Osasun-langile bat txertoa jartzen. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Publikoarako Batzordeak covid-19aren aurkako hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea eta bigarren ziztadaren eta oroitzapenaren arteko tartea sei hilabetetik hirura murriztea adostu du ostegun honetan.

Hala adierazi du Carolina Darias Osasun ministroak, azken akordioen berri emateko egin duen agerraldian. Osasun Publikoaren Batzordeak eta Sendagaien Prezioen Ministerio Arteko Batzordeak hartutako erabakien artean, antigeno testen salneurria ere badago: larunbatetik aurrera farmazietako antigenoen testek gehienez 2,94 euro balioko dute.

Orain arte, indartze dosia 40 urtetik gorakoek jaso zezaketen. Aurrerantzean, baina, adinez nagusiak diren guztiengana zabaldu da. Ministroak azaldu duenez, txertaketaren lehen etapan bezala, "modu ordenatuan" egingo da txertaketa, hau da, adinez nagusienetik txikienera.

Gaur egun, 40 urtetik gorakoak ari dira hirugarren dosiarekin txertatzen. Horiekin amaitutakoan, 30 urtekoekin hasiko dira, eta horrela 18 urtekoa txertatu arte. Edonola ere, lehentasuna emango zaie arrisku handiko pertsonei eta txertaketaren pauta osoa aspaldi osatu zutenei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia bideoak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa