Gizartea -

Trafikoa

GI-627 errepidea bost orduz itxita egon da Eibar eta Soraluze artean, luizi baten ondorioz

06:15ean gertatu da lur-jausia, eta 11:50 arte zarratuta izan da Gipuzkoako bi udalerri horiek lotzen dituen errepidea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean, 06:15ean, GI-627 errepidean izan den lur-jausi batek trafiko arazoak eragin ditu errepide horretan, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Luiziaren ondorioz, errepidea bost ordutik gora itxi behar izan dute, eta AP-1etik desbideratu dute trafikoa. Zirkulazioa 11:50 inguruan bueltatu da bere onera, errepideko beharginek bidea garbitzen amaitu dutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Albisteak Gipuzkoa Eibar argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Soraluze albisteak Luiziak