Gizartea -

KORONABULOAK

Ez, ez da egia laranja-zukua edo txorrotatik ura botata test antigenoek positibo ematen dutela

Adituek azaldu dute antigeno test bat ez dela baliozkoa fabrikatzaileak adierazitako baldintzetan eta lagin egokiarekin egiten ez bada.

Test positivo. Foto: pixabay
Test positivo.
Test positivo. Foto: pixabay

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Testak positibo eman du txorrotatik ura edo laranja-zukua bota ondoren! Gero eta gehiago dira covid-19a detektatzeko antigenoen testen gainean sare sozialetan dabiltzan buloak, emaitza positibo bat nola faltsutu daitekeen frogatu nahi dutenak.

Adituek eta agintariek Maldita.es orrian argitu dute, Maldito Bulo atalaren bidez,  albiste horiek faltsuak direla, antigeno test bat ez baita baliozkoa fabrikatzaileak adierazitako baldintzetan eta lagin egokiarekin egin ezean.

Era berean, zukua erabiltzen den azken bideoari erreferentzia eginez, adituek adierazi dute laranjaren azidotasunak birusa detektatzeko ardura duten proteinak azkartu eta agerian uzten dituela. Azpimarratu dutenez, laginaren azidotasuna aldatuz gero, erreakzio kimikoak eragin ditzake, eta positibo faltsuak eragin.

Antigeno testak birusaren proteinak detektatzen ditu eta lau zatitan dago banatuta: laginak hartzeko torunda bat, pH-an aldaketak moteltzen dituen likido tanpoi bat (azidotasun edo alkalinotasun mailaren neurria), tanpoia jarri eta torunda laginarekin nahasten den hodi bat eta laginaren nahasketaren tantak tanpoiarekin jartzeko detekzio-txip bat. Kasu honetan, laranja zukua botatzen da zuzenean, 4,16ko pH azidoa duena 0tik 14ra bitarteko eskalan, likido tanpoiarekin duen azidotasuna zuzendu gabe.

Proba horietan guztietan, pH-aren tartea funtsezkoa da, eta egokia ez bada, probaren emaitza baldintzatuko du, fidagarria izan ez dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Albiste faltsuak