Gizartea -
Sua
Adingabe bat ospitalera eraman behar izan dute Iruñean, sute batean kea arnastu ondoren
Sua Ori Mendia kaleko etxebizitza baten sukaldean piztu da.
Agentziak | EiTB Media
Adingabe bat ospitalera eraman behar izan dute sute batean kea arnastu ondoren, Iruñean.
Nafarroako suhiltzaileek Twitter sare sozialean jakitera eman dutenez, sua Ori Mendia kaleko etxebizitza baten sukaldean piztu da.
Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Iruñeko Udaltzaingoa bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea