Gizartea -

Eguraldia

Hotza eta euria, berriro

Asteazken goizean euria egingo du, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurra bota dezake 600-800 metrotan.

Bi pertsona Gasteizen paseatzen, elurra botatzen duen bitartean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi pertsona Gasteizen paseatzen, elurra botatzen duen bitartean. Artxiboko argazkia: EFE
Bi pertsona Gasteizen paseatzen, elurra botatzen duen bitartean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea udaberriko giroarekin amaitu ostean, hotza eta euria bueltatuko dira asteazken honetan, eta elur-kota 600-800 metroa kokatuko da.

Euskalmeten prebisioaren arabera, hodeiak izango dira eta euria egingo du, arratsaldean atertzera egingo badu ere. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta mendi inguruetan eta barnealdean izotza egin dezake.

Tenperatura minimoa 4 gradukoa izango da Donostian, 5 gradukoa Bilbon eta 0 gradukoa Gasteizen.

Gainera, goizean elur-kota 1000 metrotik 600-800 metrora jaitsiko da eta haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta haizeguneetan.

Itsasoan, hondoko itsasoak bi metroko olatuak eragingo ditu eta haizeak ipar-ekialdetik joko du 5eko indarrarekin hasieran eta 2-3ko indarrarekin egunaren bukaeran.

Bestalde, ostegunean hotza egingo du, baina eguna eguzkitsua izango da. Goizean goiz behe-lainoa izango da, baina orduek aurrera egin ahala hodeiak desagertuko dira eta eguzkia nagusituko da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak