Gizartea -

KORONABIRUSA

Juan Jose Badiola: "Pandemiaren amaiera urtea izango da 2022a. Udaberrian edo udan izango da"

Epidemiologian katedradunak uste du bi edo hiru astetan goia joko dutela omikron aldaerak eragindako kutsatzeek eta "une horretatik aurrera, arin jaitsiko dira".

Juan Jose Badiola ETBko bideo batetik hartutako irudian.
Juan Jose Badiola ETBko bideo batetik hartutako irudian.
Juan Jose Badiola ETBko bideo batetik hartutako irudian.

play icon 27:35

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren amaieraren inguruko aurreikuspen baikorra egin du gaur Juan Jose Badiola katedradunak, Zaragozako Unibertsitateko Entzefalopatia eta Gaixotasun Transmisibleen Zentroko zuzendari eta epidemien kudeaketan eta komunikazioan aditu denak, Radio Euskadin. Beste birus batzuekin duen esperientzia kontuan hartuta, guztiek "hasiera, klimaxa eta amaiera" izaten dutela esan du eta koronabirusari agur esatetik gertu gaudela iragarri du: "Ez da egun gutxi barru izango, dena dela. Hilabeteak beharko dira".

Data bat eman ote daitekeen galdetuta, hasi berri dugun urteko udaberrian edo udan kokatzen du une hori adituak.

Gainera, kutsatzeak saihestuko dituzten txerto berriak iritsiko direla iragarri du: "Birusaren aurkako borrokan dugun tresnarik onena dira". Une hori iritsi bitartean, baina, arduraz jokatzeko eta prebentzio neurriak erantzukizunez betetzeko eskatu du: "Gure jarrera erabakigarria da. Maskara ezinbesteko arma da epe horiek bete daitezen; bestela, omikron gailurrea iritsi aurretik kolapsatzen badira ospitaleak, agertokia oso bestelakoa izan daiteke" ohartarazi du.

Eta ohartarazpenekin jarraituz, "oso zail" ikusten badu ere, ez du baztertzen "konfinamendu berri bat egin behar izatea", kutsatzeak asko igoz gero, Austrian gertatu den bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa