Gizartea -

mugikortasuna

Bilbobusen linea guztietako azken irteerak 20:00ak eta 20:30ak bitartean izango dira Urtezahar gauean

Bestalde, ostiraletik larunbaterako gauean Gautxori zerbitzua egongo da goizaldeko 01:00a eta 02.00ak bitarte.

Bilbobusen ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Bilbobusen ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Bilbobusen ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, hilak 31, Bilbobusen linea guztietako azken autobusak 20:00ak eta 20:30 bitartean irtengo dira eta, tarte horretan, astegunetako ohiko ordutegia izango dute. Ostiraletik larunbaterako gauean, berriz, Gautxori zerbitzua egongo da goizaldeko 01:00 eta 02:00ak bitarte. Azkena 02:00etan irtengo da bi abiapuntuetatik, familiako afariak errazteko.

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak jakitera eman duenez, larunbatean, urtarrilak 1, Bilbobusen goizeko ordutegia 09:00etan hasiko da. Larunbatetik iganderako gauean, urtarrileko gainerako asteburuetan bezala, Gautxori zerbitzua egongo da goizaldeko 02:00ak arte, azken irteera ordu horretan izango delarik, hirigunetik.

Geltokien inguruko informazioa eskuragai izango da Udalaren webgunean, sare sozial ofizialetan eta 010 zenbakian.

Bestalde, Artxandako Funikularrak 21:00etan egingo du ostiraleko azken zerbitzua. Hurrengo egunean, larunbatean, 09:15etatik 14:30ak arte egongo da erabilgarri, eta 16:30etatik 22:00ak arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Istiluak Bilbon gaur Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Bilbobus azken ordukoa