Gizartea -
Nafarroako Osasun Saila
Carlos Artundo: "Seguruenik, txertatutako positiboen berrogeialdia laburtzen joan beharko da"
Nafarroako Osasun zuzendariak azaldu duenez, "ezin dugu mundu guztia arakatu ditugun milaka kasuekin, eta pertsona zaurgarrienak arakatzera pasa gara", besteak beste, zaharren-egoitzak.
EITB Media
Gaur 3.237 positibo zenbatu dituzte Nafarroan. Carlos Artundo Nafarroako Osasun zuzendariak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan azaldu duenez, une honetan "osasun sistemaren kolapsoa saihestu behar da, tentsio handia duelako". Protokoloak duela gutxi aldatu diren arren, "behin-behinekoak" direla azpimarratu du, eta "seguruenik txertatutako positiboen berrogeialdia laburtu behar da", gehitu du, AEBn eta Erresuma Batuan, esaterako, egiten ari diren bezala.
Protokolo aldaketari dagokionez, kasu arinak edo sintomarik gabekoak jarraipen proaktibotik ateratzea da ideia. Artundok dioenez, hori "zentzuzkoa da", sintoma larrienak dituztenetan jarriko baitute arreta: "bat-bateko eztula, 38º baino gehiagoko sukarra eta arnasteko zailtasunak". "Ezin dugu mundu guztia arakatu ditugun milaka kasuekin", eta, horregatik, pertsona zaurgarrienak arakatuko dituzte, besteak beste, adinekoen egoitzak.
Euskadiko protokoloan ez bezala, Nafarroan ontzat ematen dira farmazietan egiten diren test positiboak, "positiboen % 93-95 artean PCR bidez baieztatzen baitziren gero". Bestalde, "positibo baten kontaktu estuak izan eta txertoa jaso ez dutenak 10 egunez isolatu behar dira, eta sintomatologiarik agertzen den zaindu", baina txertoa hartu duten pertsonen kasuan "ez da berrogeialdirik behar".