Gizartea -

EGURALDIAREN IRAGARPENA

Giro egonkorra eta tenperatura epelak, Urteberriko astebururako

2022ko lehen egunetan udazkeneko giro atsegina nagusituko da, hego ukituko haizearekin.

Egun eguzkitsua Arena hondartzan. Argazkia: Juan Guerrero
Egun eguzkitsua Arena hondartzan. Argazkia: Juan Guerrero
Egun eguzkitsua Arena hondartzan. Argazkia: Juan Guerrero

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteberriko lehen asteburuan udazken giro atsegina nagusituko da. Izan ere, garai honetarako altuak diren tenperaturak espero dira datozen egunetarako eta hego ukituko haizea ibiliko da. Ipar isurialdean litekeena da 20 ºC-ko tenperaturak gainditzea.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 2021eko azken ostiralaren antzerako giroarekin hasiko dugu urtea. Goi-hodeiak agertuko dira, baina giro eguzkitsu eta atseginak jarraipena izango du. Goizean goiz Ebro ibarrean lainoa sortu eta iraunkorra izan daiteke. Gainera, Araban eta Nafarroan goizaldea hotza izango da, minimoak 5 ºCtik behera jaitsiko dira eta zenbait tokitan izotza egin dezake. Kantauri isurialdean, aldiz, hegoaldeko haizearen eraginez, tenperatura ez da 10 ºCtik jaitsiko. Maximoek berdintsu jarraituko dute.

Igandean eguraldia lasaia izango da, hodei gehiago agertuko diren arren. Goizean goiz lainoa eta lanbroa sor daitezke, eta bereziki goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariagoak izango dira; hala ere, giro argitsuak jarraipena izango du. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak balio atseginetan jarraituko du, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du eta maximoak apur bat jaitsiko dira, batez ere Kantauri isurialdean.

Asteburu osoan zehar, balio maximoak 20 ºCren inguruan matenduko dira, igandean arinki jaisteko. Bestalde, Arabako eta Nafarroako zenbait puntutan tenperaturarik epelenak 12 ºCren buruan ibiliko dira. Minimoak, berriz, ez dira 10 ºCra iritsiko.

Uneoro kontsulta dezakezu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Eguraldia Bilbao Gabonak 2023 Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak