Gizartea -
KORONABIRUSA
Hildako bat Nafarroan, kutsatzeen marka berria ezarri den egunean, 3.378 kasurekin
Positibotasun tasa % 36,3koa da. 20 lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bezperan baino 3 lagun gehiago daude ZIUtan.
Onintza Aiestaran | EITB Media
Kutsatzeek gora egiten jarraitzen dute Nafarroan eta beste egun batez positiboek goia jo dute, 3.378 kasurekin, Nafarroako Gobernuak asteazken honetan emandako datuen arabera. Asteartean pertsona bat hil da foru erkidegoan covid-19ak jota.
Astelehenean 2.420 positibo zenbatu bazituen, asteartean 3.000 kasuko langa gainditu da. 9.308 test egin dira eta horitetatik % 36,3k emaitza positiboa izan dute.
Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan berriro ere Iruñea ageri da 876 kasurekin: II. Zabalgunea, 112; Arrotxapea, 99; Txantrea, 89; Arrosadia, 80; Donibane, 78; eta Mendillorri, 77.
Ondoren, hauek dira positibo gehien zenbatu dituzten udalerriak: Tutera, 120; Tafalla, 110; Lizarra, 98; Barañain, 85; Burlata, 85; Aranguren, 76; Sarriguren, 73; Zizur Nagusia, 66; Atarrabia, 63; Antsoain, 58; eta Mendabia, 51.
Asteartean 20 pertsona ospitaleratu dituzte eta 3 ZIUn. Beraz, gaur egun 142 pertsona daude ospitalean (aurreko egunean baino 3 gehiago) eta 26 ZIUn (astelehenean baino 3 gehiago).