Gizartea -

Koronabirusa

Covid protokolo berria Euskadin: Zer egin sintomak baditut edo positibo baten kontaktu estua banaiz?

Hauek dira jarraitu beharreko urratsak koronabirusaren sintomak badituzu edo positibo eman duen norbaiten kontaktu estua bazara.

Protokolo berria.
Protokolo berria.
Protokolo berria EAEn: Hau egin behar dute sintomak dituzten pertsonek, infektatuek eta kontaktu estuek

1:35

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sintomak ditut. Zer egin behar dut?

Sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukarra, eztula, eztarriko mina, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, besteak beste.

Sintoma hauetakoren bat nabaritzen baduzu:

- (1) ISOLAMENDUA: gera zaitez etxean.

- (2) Sartu datuak honako GALDETEGIAN* (egunean zehar eskuragarri egongo da) SMS bidez hitzordua jasotzeko edota OSASUN-ZENTRORA deitu.

- (3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu.

Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da.

Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI.

Positibo eman dut PCRan. Zer egin behar dut?

SMS bat jasoko duzu emaitzarekin eta egin behar duzunaren argibideekin

-(1). ISOLAMENDUA: isolamenduan egon beharko duzu sintomak hasten direnetik edo proba egin zizutenetik gutxienez 10 egunez.

-(2). SINTOMEN JARRAIPENA: gehienetan gaixotasunak sintoma arinak izaten ditu (sukarra, eztula, eztarriko edo buruko mina, nekea edo usaimena edo gustua galtzea). Sintomek okerrera egiten badute edo arnasa hartzeko zailtasunak badituzu, orduan bai, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin.-(3). KONTAKTUAK: identifikatu zure kontaktuak transmisioa geldiarazteko eta beren proben tramitazioa arintzeko (txertatuta egon zein ez), eska iezaiezu hurrengo inprimakian* (egunean zehar eskuragarri egongo da) alta emateko.

(*) Emaitza "zehatza" ez bada, proba errepikatu beharko duzu. Bitartean, isolamenduan geratu behar zara. SMS bidez beste hitzordu bat jasoko duzu emaitza baieztatzeko

Positibo eman dut farmaziako test autodiagnostikoan. Zer egin behar dut?

Etxean egin baduzu:

- (1) ISOLAMENDUA: gera zaitez etxean 

- (2) Jakinarazi ZURE POSITIBOA Osakidetzan PCR bidez baieztatzeko: Web formularioaren bidez

- (3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu. 

Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da. 

Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI. 

Infografia deskargatu (PDF, 316 KB)

Farmazian egin baduzu:

- (1) Farmaziak ZURE POSITIBOA JAKINARAZIKO DU Osakidetzan PCR bidez baieztatzeko

- (2) ISOLAMENDUA: gera zaitez etxean 

- (3) Sintomekin hasi aurretik egon zaren pertsonen ZERRENDA bat prestatu. 

Osakidetza zurekin harremanetan jarriko da. 

Txertoa jarri badidate ere egin behar dut? BAI. 

Infografia deskargatu (PDF, 316 KB)  

Kontaktu estua naiz. Zer egin behar dut?

Kontaktu estua kasu positibo baten leku berean, 2 metro baino gutxiagora eta 24 ordutan, guztira, 15 minutuz baino gehiagoz maskara etengabe eta behar bezala erabili gabe egon den edozein pertsona da.

-Ez dago zertan itxaron Zaintza eta Miaketa Sareak deitu arte. Honako inprimaki hau betetzen baduzu, proba diagnostikoa egiteko hitzordua jaso ahalko duzu.

- Txertaketa-jarraibide osoa baduzu edo COVID bidezko infekzio aktiboa izan baduzu azken 90-180 egunetan, proba diagnostiko bat egin beharko duzu (bete formularioa ). Emaitza negatiboa bada, ez duzu koarentenarik egin beharko, baina prebentzio-neurriak zorroztu beharko dituzu, eta COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak ager daitezkeen zaindu.

- Txertoa osorik hartu ez baduzu, koarentena eta proba diagnostiko bat egin beharko dituzu lehenbailehen (bete formularioa). Emaitza negatiboa bada, beste proba bat egin beharko duzu, eta hitzordua SMS bidez jasoko duzu, lehenengotik 8 egun igaro ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak