Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak markak hautsi ditu 2.419 positibo berri zenbatuta

Iruñeko II. Zabalgunean 112 kasu erregistratu dituzte, Sarrigurenen, 84; Lizarran, 83; eta Iruñeko Arrotxapean auzoan 74.

Bezeroak Iruñeko taberna baten barrualdean kontsumitzen. Artxiboko argazkia: EFE
Bezeroak Iruñeko taberna baten barrualdean kontsumitzen
Bezeroak Iruñeko taberna baten barrualdean kontsumitzen. Artxiboko argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemia hasi zenetik inoiz egun bakarrean zenbatutako positibo kopuru handiena erregistratu du Nafarroak astelehen honetan, 2.419 kasurekin, Nafarroako Gobernuak astearte honetan emandako behin-behineko datuen arabera.

Aurreko marka Gabon egunekoa zen: 2.036 positibo. Gainera, foru erkidegoan 2.000 kasuko langa gainditzen den bigarren aldia da.

Kutsatze gehien izan dituzten guneen buruan Iruñeko II. Zabalgunea ageri da 112 kasurekin. Ondoren, hauek dira positibo gehien zenbatu dituztenak: Sarriguren, 84; Lizarra, 83; eta Iruñeko Arrotxapea auzoa, 74.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua