Gizartea -

Aurkikuntza

Tamaina handiko arrautza bat topatu dute Debako kobazulo batean

Adituek uste dute Debako Arbil kobazuloan aurkitutako pieza prehistorikoa dela eta garai hartako gizakiek erritualak egiteko erabiltzen zutela.

Tamaina handiko arrautza bat topatu dute Debako (Gipuzkoa) kobazulo batean. Irudia: EiTB Media
Tamaina handiko arrautza bat topatu dute Debako (Gipuzkoa) kobazulo batean. Irudia: EiTB Media
Historiaurreko arrautza bat aurkitu dute Debako Arbileko kobazuloan

1:28

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tamaina handiko arrautza bat topatu zuten atzo Debako Arbil kobazuloan eta adituek uste dute prehistorikoa izan daitekeela.

Mendizale batek egin zuen aurkikuntza eta larrialdietako zerbitzuak ohartarazi zituen. Juan Luis Arsuaga paleontologoaren taldea bertaratu da goizean goiz ingurua miatzeko eta pieza garbitzeko.

Lehendabiziko analisien arabera, arrautza prehistoriko bat izan daiteke, garai hartako gizakiek nolabaiteko erritualak egiteko erabilitakoa.

Adituek azpimarratu dute "oso ondo" kontserbatu dela eta harrituta agertu dira bere tamainagatik: metro bat eta erdiko diametroa dauka. Halaber, oskolean zenbait marka edo inskripzio dauzka markatuta.

Datozen orduetan pieza laborategi batera eramango dute ikerketa zorrotzagoa egin ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak