Gizartea -
Ikerketa
Atxilotu duten emakumea Mallabiko ustezko hiltzailea da
Antza, biktimaren ezaguna zen. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du, baina kasua sekretupean dago eta ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Erredakzioa
''Hasierako zantzuen arabera'', astearte honetan Ertzaintzak Barakaldon atxilotu duen emakumea izan daiteke joan den martxoaren 9an Mallabian hil zuten 68 urteko gizonezkoaren ustezko hiltzailea.
Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, biktimaren ezaguna zen atxilotua. Iturri horiek beraiek azaldu dutenez, astearte goizean egin dute atxiloketa. Oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, kasu sekretupean dagoelako.
Joan den martxoaren 9an, Jaime Olañeta (68 urte) hilda topatu zuten, Mallabiko Osma auzoan, bere baserritik hurbil, bere autoaren ondoan botata.Gorpuan labanaz egindako zenbait zauri zituen eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian, nork hil zuen argitzeko. Horren ondorioz, gaur goizean emakumezko bat atxilotu dute Bizkaiko udalerri batean. Oraingoz ez dute gehiago jakinarazi.
''Hasierako zantzuen arabera'', astearte honetan Ertzaintzak Barakaldon atxilotu duen emakumea izan daiteke joan den martxoaren 9an Mallabian hil zuten 68 urteko gizonezkoaren ustezko hiltzailea.Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, biktimaren ezaguna zen atxilotua. Iturri horiek beraiek azaldu dutenez, astearte goizean egin dute atxiloketa. Oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, kasu sekretupean dagoelako. Joan den martxoaren 9an, Jaime Olañeta (68 urte) hilda topatu zuten, Mallabiko Osma auzoan, bere baserritik hurbil, bere autoaren ondoan botata. Gorpuan labanaz egindako zenbait zauri zituen eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian, nork hil zuen argitzeko. Horren ondorioz, gaur goizean emakumezko bat atxilotu dute Bizkaiko udalerri batean. Oraingoz ez dute gehiago jakinarazi.