Gizartea -
Koronabirusa
Eusko Jaurlaritzak ez du neurri berririk hartuko Gabonetan
Iñigo Urkullu buru den exekutiboaren ustez, gainerako erkidegoetatik at neurriak hartzea "ez da eraginkorra".
Agentziak | EiTB Media
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile gehiago ez hartzea erabaki du Gabonetan covid-19aren seigarren olatuari eusteko, asteazken honetan modu telematikoan egindako Presidenteen Konferentzian akordio bateratu bat lortzea ezinezkoa izan ondoren.
Iñigo Urkullu buru den exekutiboaren ustez, gainerako erkidegoetatik at neurriak hartzea "ez da eraginkorra".
Hori dela eta, eta gainerako lurraldeekin jarrera bateratua izateko, Eusko Jaurlaritzak "oraingoz" neurri berririk ez hartzea erabaki du.
Hala ere, iragarri duenez, pandemiaren bilakaera egunez egun aztertzen jarraituko dute, "proposatu beharreko neurri berriak bultzatu beharko balira ere, dela esparru judizialean, dela gainerako erkidegoetan, dela Espainiako Gobernuan".
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak "ariketa arduratsua, indibiduala eta kolektiboa" egiteko deia egin du, "Pandemian jarraitzen dugulako", eta, beraz, prebentzio-neurriak eta gomendioak betetzeko deia egin du.
Halaber, komunikatuaren arabera, "Espainiako Gobernuak aurreikusitako neurriek kanpoaldean maskararen nahitaezko erabilerari emandako erantzun egokia baino ez dute islatzen, ñabardura posibleen kaltetan".