Gizartea -

GABONETAKO LOTERIA

86148 zenbakia, 2021eko Gabonetako Loteriaren sari nagusia

12:12an atera da sari potoloa eta Madrilgo Atochako geltokian saldu da, 129 serie AVEko terminalean, Las Palmas Kanaria Handikoan (40 serie) eta serie bana Santoñan (Kantabria), Ayamonten (Huelva) eta Madrilgo Toledo kalean.

Gabonetako Loteriaren zozketako lehen saria 86148 zenbakiari. Argazkia: EFE.
Gabonetako Loteriaren zozketako lehen saria 86148 zenbakiari
86148 zenbakiak eraman du Gabonetako Loteriaren sari potoloa

1:33

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86148 zenbakiari egokitu zaio 2021eko Gabonetako Loteriaren zozketa bereziaren sari potoloa. Sari nagusia dezimoko 400.000 eurokoa edo jokatutako euro bakoitzeko 20.000 eurokoa da. Zenbaki hori, batez ere, Madrilera joan da, eta zehazki 458 administraziora, Atochako geltokira, 129 serierekin.

Zenbakia 12:12an atera da zazpigarren taulako lehen alanbrean, eta Madrilgo Atochako geltokian ez ezik, Kanaria Handiko Las Palmasen (40 serie) eta serie bat saldu dira, hurrenez hurren, Santoñan (Kantabria), Ayamonten (Huelva) eta Madrilgo Toledo kalean.

Yanisse Alexandra Soto Rivera eta Paula Figuereo Figuereo neskatoek zenbakia eta saria abestu dituzte eta Salvador Constantin Roa eta Fernanda Daniela Labordek bolak atera dituzte. Zozketa honetako saririk garrantzitsuena pixka bat itxaronarazi da, eta iaz baino pixka bat beranduago atera da, 12:02an atera baitzen.

2021eko Gabonetako Zozketan 172 milioi dezimo jarri dira salgai guztira. Beraz, jaulkipena 3.440 milioi eurokoa da, eta horietatik % 70 saritan banatzen da, hau da, 2.408 milioi euro banatzen ditu saritan.

EAEko herritar bakoitzak 77,93 euro gastatu ditu bataz beste Gabonetako Loterian; aurreko urtean gastatutakoaren oso antzeko kopurua (77,09).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria