Gizartea -

KORONABIRUSA

Bederatzi hilabetera mugatu du covid ziurtagiria Europako Batzordeak, dosi gehigarririk gabe

Proposamena bidaiatzeko ordurako dago pentsatuta, baina Bruselak Europar Batasuneko herrialdeei berretsi die bederatzi hilabetera ere luzatu behar dela dokumentuaren baliozkotasuna, adibidez, taberna edo jatetxeetan sartzeko behar denean.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak astearte honetan erabaki du covid ziurtagiriaren balioa bederatzi hilabetera mugatzea Europar Batasunean zehar bidaiatzeko, dosi gehigarririk gabe; neurria 2022ko otsailaren 1ean sartuko da indarrean, Europako herrialdeek alegaziorik aurkeztu ezean.

Schengen eremutik zehar bidaiatzeko orduan ziurtagiriaren erabilera harmonizatzeko soilik pentsatuta dago proposamena, baina Bruselak Europar Batasuneko herrialdeei berretsi die bederatzi hilabetera ere luzatu behar dutela dokumentuaren balioa, tabernetan edo jatetxeetan sartzeko behar denean, esaterako.

Muga honekin Bruselak indartze-dosia bultzatu nahi du, azken dosia eman eta sei hilabetera antigorputzak murriztu egiten direla egiaztatu baita. EBko Exekutiboak zehaztu duenez, bere proposamenak ez ditu oztopatzen hainbat Estatu kidek ezarritako neurriak omikron aldaeraren aurrean; esaterako, SARS-CoV-2 sisteman test negatibo bat aurkezteko betebeharra, baita txertatutako pertsonentzat ere.

Erakundearen arabera goiz da esateko dosi gehigarrirekin covid ziurtagiriaren baliozkotasuna noiz arte egongo den indarrean, oraindik ere antigorputzek zenbat denbora irauten duten jakin behar delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Covid pasaportea