Gizartea -
Ikerketa
Emakume bat atxilotu dute Mallabiko krimenarekin lotura duelakoan
Antza, biktimaren ezaguna zen. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du, baina kasua sekretupean dago eta ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Erredakzioa
Ertzaintzak emakumezko bat atxilotu du Mallabiako (Bizkaia) hilketarekin lotura izan dezakeelakoan, ikerketaren iturriak aipatuta agentzia ezberdinek zabaldu dutenez. Antza, biktimaren ezaguna zen, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, kasu sekretupean dagoelako.
Joan den martxoaren 9an, Jaime Olañeta (68 urte) hilda topatu zuten, bere autoaren ondoan botata eta bere baserritik hurbil, Mallabiko Osma auzoan. Gorputzean labanaz egindako zenbait zauri zituen eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian, hilketa nork egin zuen argitzeko asmoz. Ikerketaren ondorioz, gaur goizean emakumezko bat atxilotu dute Bizkaiko udalerri batean. Oraingoz ez dago informazio gehiagorik.
Ertzaintzak emakumezko bat atxilotu du Mallabiako (Bizkaia) hilketarekin lotura izan dezakeelakoan, ikerketaren iturriak aipatuta agentzia ezberdinek zabaldu dutenez. Antza, biktimaren ezaguna zen, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman, kasu sekretupean dagoelako. Joan den martxoaren 9an, Jaime Olañeta (68 urte) hilda topatu zuten, bere autoaren ondoan botata eta bere baserritik hurbil, Mallabiko Osma auzoan. Gorputzean labanaz egindako zenbait zauri zituen eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian, hilketa nork egin zuen argitzeko asmoz. Ikerketaren ondorioz, gaur goizean emakumezko bat atxilotu dute Bizkaiko udalerri batean. Oraingoz ez dago informazio gehiagorik.