Gizartea -

Feminismoa

Lucia Martinez, Pikara Magazine eta Berria, 2021eko Emakunde Sariak

Epaimahaiak "genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna" saritu nahi izan du, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino"

Pascual, Momoitio, Asensio eta Landaida, gaur. Argazkia: Irekia.
Pascual, Momoitio, Asensio eta Landaida, gaur.
Pascual, Momoitio, Asensio eta Landaida, gaur. Argazkia: Irekia.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Hiru zan dira sarituak: Lucia Martínez Odriozola, orain gutxi hil den EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakasle eta kazetaria, Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria. Horrela, "genero-ikuspegia duen komunikazio jarduna saritu nahi izan da, "unibertsitate-prestakuntzatik hasi eta aplikazio praktikoraino". 

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak sarien aurkezpenean azaldu duenez, epaimahaiak aipamen berezi egin dio Lucia Martinez Odriozolari eta "arlo akademikoari, kazetaritzari, orotariko kazetaritzari eta kazetaritza espezializatuari egindako ekarpen aitzindari eta erreferentziala" azpimarratu du. Bere hautagaitza aurkeztu zuten kazetaritzaren inguruko 100 pertsona eta erakunde baino gehiagoren izenean eta Martinezen senide eta lagunen izenean, Irune Pascual Ugartek azaldu du Martinez "bere ikasleak genero-ikuspegian trebatzeak duen garrantziaz oso jabetuta" zegoela eta, adierazi duenez, "ziur gaude oso zoriontsu egongo litzatekeela Lucia, sari hau jasotzeagatik". 

Epaimahaiak Pikara Magazine aldizkaria ere saritu du, "giza eskubideekin eta, bereziki, berdintasunarekin duen konpromisoagatik, emakumeen mugimenduen jardueren dokumentazioagatik eta emakumeek komunikabideetan parte hartzeko, eztabaidatzeko, komunikazio-trebetasunak hobetzeko eta ahalduntzeko eta aktibismorako sare sozialen erabilerak aurkitzeko eskaintzen dituen aukerengatik". 

Andrea Momoitio Pikara elkarteko kazetariak azaldu duenez, hasieran Pikara kazetari talde baten beharra izan bazen feminismotik lan egin ahal izateko, berehala konturatu ziren pertsona askok partekatzen zuten beharra zela. Saria eskertu du, izan ere, erakusten du Pikara sortzean "asmatu egin genuela, uneagatik, ideiagatik, izenagatik, gugatik edo dena delakoagatik, baina asmatu egin genuen".

Azkenik, epaimahaiak Berria egunkariak berdintasunarekin eta feminismoarekin duen konpromisoa azpimarratu du, "kalitatezko informazioaren bidez, genero-ikuspegia eguneroko jardunbidetzat hartzen baitu erredakzio-lanean". Bereziki nabarmentzen da indarkeria matxisten tratamenduan egiten duen ekarpena. 

Egunkariaren izenean, Maite Asensio kazetariak saria eskertu du, eta Berriarentzat garrantzitsua da saria, "kazetaritza lan zehatzaz haratago, eguneroko lanean, alderdi guztietan" saiatzen delako ikuspegi feministarekin funtzionatzen. Era berean garrantzitsu jo du halaber, "saria euskarazko komunikabide batek jaso izana; izan ere, Berria hizkuntza gutxitu batean lan egiten duen hedabidea izan arren, sari honekin aitortzen da gure lana garrantzitsua dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Kazetaritza