Gizartea -
EGURALDIA NAFARROAN
Nafarroak abisu horiari eutsiko dio lainoagatik asteazkenera arte
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) Nafarroako erdialdean eta hegoaldean ezarri du abisua. Zonalde horietan abenduaren 12tik eguzkia ikusi gabe daude.
EITB MEDIA
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarri du Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, lainoagatik. Foru Erkidegoko zonalde horietan ez dute abenduaren 12az geroztik eguzkirik ikusi. Gaur (asteartea) eta bihar (asteazkena) egongo da indarrean abisua.
AEMETen arabera, gaur zerua hodeitsu egongo da oro har eta hodei baxuak izango dira Ebro ibaiaren erdialdean eta ibaiertzean. Tarteka, baina, goi-hodeiak izango dira eta lanbro eta laino iraunkorrak nagusituko dira; gainerakoan, berriz, hodei gutxi egongo da.
Haize ahula ibiliko da, batez ere hegoaldekoa, eta Pirinioetan izotza espero da. Tenperaturek gora egingo dute, batez ere maximoek. Hortaz, Lizarran eta Iruñean 1 eta 10 ºC artean ibiliko dira termometroetan. Erronkarin hotzenak gradu bat zeroz azpitik egongo dira, eta epelenak, 12 ºC inguruan. Tuteran 1 eta 9 artean mugikoko dira.