Gizartea -

KORONABIRUSA

Beste 1.977 positibo atzeman dituzte EAEn eta 106 pertsona daude ZIUn

Osasun sailburuak jakitera eman duenez, 345 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta. Txertatuta ez daudenek "kutsatzeko arrisku askoz handiagoa" dutela ohartarazi du, "ospitalean amaitzeko 5 aldiz aukera gehiago eta ZIUn amaitzeko 10 aldiz aukera gehiago".

Gotzone Sagardui prentsaurreko batean. Argazkia: EFE
Gotzone Sagardui prentsaurreko batean. Argazkia: EFE
Gotzone Sagardui prentsaurreko batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun sistema publikoak 1.977 covid-19 kasu diagnostikatu zituen atzo eta 14 eguneko intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 1.156 kasura igo da. 106 pertsona daude ospitaleratuta covidagatik ZIUn, hau da, joan den ostegunean baino sei kasu gehiago.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Ser irrati katean egindako elkarrizketan azaldu duenez, atzo 14.125 test egin zituzten, eta horietatik 1.977 positibo izan ziren, hau da, % 14ko positibotasuna izan zen. "Berriro ere goranzko joera erakusten duten emaitza altuak ditugu", ohartarazi du.

EAEko ospitaleetan 345 covid-19 gaixo daudela plantan jakinarazi du eta 106 ZIUn, horietako bat haurra.

Sailburuak berretsi duenez, txertoa jaso ez duten pertsonek "kutsatzeko askoz ere arrisku handiagoa dute, ospitaletu behar izateko bost aldiz gehiago, eta ZIUn amaitzeko 10 aldiz gehiago".

Jakinarazi duenez, omikron aldaeraren presentzia areagotu egin da, gainera, eta "litekeena da datozen asteetan ere zabaltzen jarraitzea".

Azkenik, asteazkenean telematikoki egingo den Presidenteen Konferentziaren harira, Sagarduik iragarri du lehendakariari "Euskadiko informazio puntual guztia eta Sailaren ikuspegia" emateko lanean jarraituko dutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa