Gizartea -

GABONAK DONOSTIAN

Kontxako badia eszenatoki izango duen argi eta soinu ikuskizun batek osatuko du Donostiako Eguberri egitaraua

Abenduaren 31ra arte izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Egunero lau emanaldi egingo dira 18:30etik 20:00etara bitartean eta hiriko hainbat tokitatik, hala nola Urgulletik, Igeldotik, hondartzatik edo kaitik ikusi ahalko da.

Argien ikuskizuna abenduaren 31ra arte Donostian. Argazkia: donostia.eus
Argien ikuskizuna abenduaren 31ra arte Donostian
Argien ikuskizuna abenduaren 31ra arte Donostian. Argazkia: donostia.eus

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonak ate joka ditugun honetan, igandean, abenduak 19, Kontxako badia eszenatoki izango duen argien, laserraren eta musikaren show ikusgarria estreinatuko dute Donostian. Abenduaren 31ra arte luzatuko da eta egunero lau emanaldi egingo dira 18:30etik 20:00etara bitartean.

Ikuskizuna Santa Clara irlatik eta Kontxako Pasealekutik egingo da, eta hiriko hainbat gunetatik ikusi ahal izango da, adibidez, Urgulletik, Igeldotik, hondartzatik edo kaitik.

Lau musika konposizioa izango ditu emanaldiak, horietako bat bereziki abagune honetarako sortua, eta konposizio bakoitzak bere argi ikuskizun berezia izango du.

"Gabonetako ilusioak hiria zeharkatzen jarraitzea nahi dugu, eta orain hiriko gunerik ezagunenera zabaltzea, hau da, Kontxako badiara", azaldu du Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi den Marisol Garmendiak.

Lehendik jada abian dauden beste ekimen batzuri gehitzen zaie azken hau, hala nola Gabonetako argiei, Gabonetako Azokari eta atrakzio batzuri, adibidez, Alderdi Ederreko noria handiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak