Gizartea -
Koronabirusa
Donostiako Udalak Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak mantentzea aurreikusten du, "egokitzapenekin"
Eneko Goia hiriko alkateak zehaztu duenez, "ziurrenik" ezin izango dira harrera tradizionalak egin, bai ordea aire zabaleko desfileak, baina egokituta. Bilboko eta Gasteizko udalek oraindik ez dute euren asmoen berri eman.
Agentziak | Eitb Media
Donostiako Udalak Olentzeroren eta Mari Domingiren eta Errege Magoen desfileak mantentzea aurreikusten du, "covid-19aren egoerara egokitzeko segurtasun neurri osagarriak hartuta", Eneko Goia alkateak adierazi duenez.
Tokiko Gobernu Batzarraren ostean emandako prentsaurrekoan, Goiak azaldu du aste honetan lanean ari direla "Olentzeroren eta Errege Magoen desfilea egungo egoerara egokitzeko har daitezkeen erabaki onenak zeintzuk izan daitezkeen" ikusteko.
"Harrerak ez dira, agian, egin dezakegun gauzarik egokiena, baina desfilearen zati batzuk mantendu ditzakegula uste dugu, beti kanpoan direnak eta segurtasun egokitzapen batzuekin", zehaztu du Donostiako alkateak.
Ildo horretan, Donostiako Udala beste udalerri batzuekin harremanetan dagoela azaldu du, "haiek dituzten zalantzak eta eskuartean dituzten egokitzapen eta aukerak ezagutzeko". Gaineratu duenez, "harremana etengabea da, inguruko udalerri askorekin eta lurralde historikoetako hiriburuekin", egoerari zein irtenbide eman daitekeen ikusteko.
Ildo horretan, aste honetan zehar "nola eta zer egokitzapen egiten ari garen azaltzeko zerbait zehatzagoa" izatea espero dutela esan du. Hala ere, "ez da hainbeste estutzen gaituen gaia", esan du, izan ere, "24an da eta ez dugu uste egin daitezkeen egokitzapenek parte hartu nahi dutenen borondatea baldintzatuko dutenik".
Bilboko eta Gasteizko udalek ez dute, oraindik, desfile hauen inguruan dituzten asmoen berri emam-