Gizartea -

Eutanasia

13 lagunek gauzatu dute eutanasiarako eskubidea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Eutanasia arautzen duen legea ekainean sartu zen indarrean eta harrezkero, guztira, 34 pertsonak eskatu dute eskubide hori erabiltzea.  

Eutanasiaren aldeko mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eutanasiaren aldeko mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Eutanasiaren aldeko mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 34 pertsonek eskatu dute duintasunez hiltzeko eskubidea erabiltzea eta, oraingoz, Osakidetzak 13 laguni egin die eutanasia, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Legebiltzarrean jakinarazi duenez.  

Eutanasia arautzen duen legea martxoaren 18an onartu zuten Kongresuan eta ekainaren 25ean sartu zen indarrean.

Sagarduik azaldu duenez, orduz geroztik 34 eskaera izan dira eta 13 pertsonari egin zaie eutanasia. Halaber, zortzi lagun eutanasiarako eskubidea gauzatu aurretik hil zirela zehaztu du.

Horrez gain, eskakizun bat atzera bota dute, legean jasotako baldintzak ez betetzeagatik.

Profilari dagokionez, 34 eskatzaileetatik 20 gizonezkoa dira eta 14 emakumezkoak; gazteenak 45 urte ditu eta zaharrenak 89.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Eutanasia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak