Gizartea -

Euri denboralea

Ostiralean desagertutako Elizondoko bizilagunaren gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian

Denboraleak Nafarroa iparraldean utzitako bigarren hildakoa da. Ostiralean, 41 urteko emakume bat hil zen Sunbillan, luizi baten ondorioz, etxola batek azpian harrapatuta.

Bidasoako uretan aurkitu dute ibilgailua, Lesaka parean. Argazkia: EITB Media.
Bidasoako uretan aurkitu dute ibilgailua, Lesaka parean. Argazkia: EITB Media.
Bidasoako uretan aurkitu dute ibilgailua, Lesaka parean. Argazkia: EITB Media.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik desagertuta zegoen Elizondoko bizilagunaren gorpua aurkitu dute Bidasoa ibaian, bere autoaren barruan. Uretako Erreskate Taldeak eguerdian aurkitu du ibilgailua ibaian hondoratuta, eta handik ordu batzuetara baieztatu du Nafarroako Gobernuak gizonezkoaren gorpua barruan zegoela. Bihar arte ezingo dute gorpua atera, lanak bertan behera utzi behar izan baitituzte, ilundu egin duelako. Uraren korronte handia ere asko zailtzen ari dira lanak.

61 urteko gizona atzo abiatu zen bere lantokira, Lesakako Laminaciones enpresara , eta ordutik ez zuten haren arrastorik.

Atzo bertan ekin zioten bilaketari, baina ez zuten ezer topatu, eta gaur goizean berrekin diotenean, autoa topatu dute Bidasoako uretan.

Oronozko suhiltzaileek eta Uretako Erreskate Tadeak hartu dute parte bilaketa lanetan, Nafarroako Foru Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean.

Denboraleak Nafarroa iparraldean utzitako bigarren hildakoa da. Atzo, 41 urteko emakume bat hil zen Sunbillan, luizi baten ondorioz, etxola batek azpian harrapatuta.

DENBORALEAREN GORABEHERAK, ZUZENEAN

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Harri-jausiak