Gizartea -

DENBORALEA

Jaurlaritzak Uholdeei aurre egiteko larrialdi faseari eutsi dio Araban

Segurtasun sailburuaren hitzetan, bezperan baino "askoz hobea" da egoera.

Gasteiz, gaur. Argazkia: Xabier Urteaga, EITB Media.
Gasteiz, gaur. Argazkia: Xabier Urteaga, EITB Media.
Uholdeen ondorioak nabarmenak dira Zadorra ibaiaren ertzetan

1:50

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uholdeei aurre egiteko larrialdi faseari Araban bakarrik eustea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, batez ere, Zadorra ibaiaren arroan eta inguruko herrietan egoera zaintzeko. Bizkaian eta Gipuzkoan bertan behera utzi dute alerta.

Denboraleari buruzko azken ordukoa, zuzenean

09:00etan bildu da Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Bereziaren krisi mahaia Gasteizen, denboraleak utzitako egoera aztertu eta hemendik aurrerako neurriak adosteko. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Erkoreka lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak hartu dute parte batzarrean, besteak beste.

"Aurreko egunetan oro har 1.500 inzidentziatik gora izan ditugu egun guztian zehar. Gaurkoan, 200 inguru izan ditugu eta une honetan 150 idaude zabalik. Aurreko egunarekin konparatua, egoera askoz hobeagoa da", esan du Erkorekak bilera amaitu ondoren.

Sailburuaren arabera,  urtegiei eta Zadorra ibaiari so daude orain larrialdietarako zerbitzuak.

EAEko errepide sareari buruz, berriz, Erkorekak adierazi du azken orduotako arazo gehienak luiziek eta ur putzuek eragindakoak direla. "Arazoak gutxitzen ari dira nabarmen, eta aurreikuspenak onak dira", gaineratu du.

Larrialdietarako zerbitzuen sarea osatzen dutenen lana txalotu eta eskertu du Segurtasun sailburuak. "Egindako aurreikuspenei esker, kalteak txikiagoak izan dira", esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Denboraleak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Uholdeak A-8 Autobidea AP-68 autobidea Ibaiak