Gizartea -
KORONABIRUSA
415 kutsatze berri zenbatu dituzte Nafarroan, 11 erietxeratu dituzte eta ZIUetan gaixo bat gehiago dago
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.
ANE SANTESTEBAN | EITB Media
Nafarroak 400 kasuen langa gainditu du beste behin; izan ere, azken orduetan 415 kasu berri zenbatu dituzte, Osasun Sailaren arabera. Astelehenean jakinarazitako 435 kutsatzeen aldean, beherakada txiki bat izan da.
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.Positibo berriak 415 izan dira eta intzidentzia metatua 853. Atzo 25 puntu baxuagoa izan zen.
Guztira, 2.758 proba diagnostiko egin ziren, eta positibotasun tasa % 18,8tik % 15era jaistea lortu da.
415 kasu berrietatik 103 Iruñean atzeman dituzte, 34 Sarrigurenen, 22 Tuteran, 20 Tafallan, 14 Zizur Nagusian, 13 Altsasun, 12 Atarrabian, 11 Lizarran eta 10na Berriozarren, Burlatan eta Barañainen.