Gizartea -

migrazioa

Salaketa jarri dute Ziburun hiru pertsona migranteren heriotza eragin zuen istripuaren ostean

Nahi gabeko hilketagatik, bizia arriskuan jartzeagatik, nahi gabeko zauriengatik eta pozoitzeagatik jarri dute salaketa migranteen aldeko hiru elkartek eta bizirik ateratako gizonak.

Trenak lau lagun harrapatu zituen, trenbidean lotan zeudela. Artxiboko argazkia: EITB Media
Trenak lau lagun harrapatu zituen, trenbidean lotan zeudela. Artxiboko argazkia: EITB Media
Trenak lau lagun harrapatu zituen, trenbidean lotan zeudela. Artxiboko argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urriaren 12an Ziburun (Lapurdi) gertatutako istripuagatik salaketa jarri dute Cimade, Anafe eta Gisti migranteen aldeko elkarteek eta bizirik atera zen pertsona bakarrak. Hendaiatik Bordelera zihoan trenak lau lagun harrapatu zituen, trenbidean lotan zeudela. Horietako hiru hil egin ziren eta laugarrena, salaketa jarri duena, larri zaurituta eraman zuten Baionako ospitalera. Baionako fiskalak azaldu zuenez, Aljeriatik zetozen biktimak, eta Baionara iristeko asmoa zuten.

Nahi gabeko hilketagatik, bizia arriskuan jartzeagatik, nahi gabeko zauriengatik eta pozoitzeagatik jarri dute salaketa Baionaren fiskalaren aurrean elkarteek eta zauritutako gizonak. Izan ere, istripua gertatu eta bi egunera Frantziako Poliziak onik ateratako bosgarren gizon bat atxilotu zuen Baionan. Zauritutakoak kontatutakoaren arabera, pasatzaile gisa kontratatu zuten, eta gainerakoak pozoitu zituelako susmoa dauka.

Sud Ouest hedabidearen arabera, gizonaren abokatuak dio "pentsaezina" dela laurak lo gelditu izana, "normalean batek zaintza lana" egiten zuelako.

Baionako Fiskaltzak istripua gertatu eta berehala ireki zuen ikerketa, "heriotzaren arrazoiak" zuzenean aztertzeko, eta Frantziako Auzi Poliziaren eta Frantziako Aireko eta Mugetako Poliziaren esku dago orain. Salaketak "ikerketaren barne-eztabaidak" argitzea espero du abokatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Iparraldea berriak Baionako albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak