Gizartea -
Trafikoa
Zabalik dira errepide guztiak, nahiz eta kontuz gidatzea gomendatzen duten hainbat mendatetan
Herrerako mendatea (A-2124) zabalik dago berriro ibilgailu astun eta artikulatuentzat, eta autoek ez dute katerik behar. Elur-maila 1.000 metrokoa izango da lehen orduan, eta 1.500 metrotik gora igoko da arratsaldean.
O.P. | EITB Media
Herrerako mendatea (A-2124) zabalik dago berriro ibilgailu astun eta artikulatuentzat, eta autoek ez dute katerik behar, baina kontuz gidatzeko eskatu dute, bertan bezala, baita Opakua (A-2128) eta Urduña (A-2625) mendateetan ere, elurbustia ari baitu.
Kontuz, halaber, A-15ean eta Berganzo-Urizaharran (A-3126) errepideetan.
Elur-kota 1.000 metro ingurukoa izango da lehen orduetan, eta 1.500 metrotik gora kokatuko da arratsaldean; beraz, errepideetan egoerak hobera egitea espero da, orduak igaro ahala.