Gizartea -

itzalaldia

Ipar Euskal Herriko 37 herri argirik gabe geratu dira, tximista baten ondorioz

Nafarroa Beherean, tximista batek Donazaharre eta Izpura arteko postu elektrikoa jo du eta argindarra galdu du Garaziko eskualdeko zati handi batek. 5.600 etxeri eragin die itzalaldiak.

Donibane Garazi. Artxiboko argazkia: EITB Media
Donibane Garazi. Artxiboko argazkia: EITB Media
Donibane Garazi. Artxiboko argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa Beherean, tximista batek Donazaharre eta Izpura artean dagoen postu elektrikoa jo du eta argindarra galdu du Beherobiko ibarraren zati handi batek, igande goizeko 09:00ak aldera. 5.000 etxetik gora argirik gabe egon dira zenbait ordutan zehar.

37 herri kaltetu ditu itzalaldiak Garaziko eskualdean eta inguruetan; tartean, Donibane Garazi, Arnegi eta Irulegi.

Enedis konpainia elektrikoak kalkulatu duenez, 5.600 etxeri eragin die itzalaldiak. Orduak pasa ahala, argia itzuli egin da etxe askotara baina, azken datuen arabera, 980 inguruk elektrizitaterik gabe jarraitzen dute oraindik.

Enpresatik uste dute arazoa erraz konpondu behar luketela, eta litekeena da egunean zehar argindarra itzultzea kaltetutako etxe gehienetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Donibane Garazi Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Elektrizitatea