Gizartea -
Denboralea
Alerta laranja jarri dute Donostian olatuengatik: Paseo Berria, Haizearen Orrazia eta kai-muturra, itxita
Udalak jakinarazi duenez, gainera, alerta horia jarri dute haizeagatik eta parkeetan ere ezingo da sartu. Biarritz ere alertan egongo da igande honetan itsaso zakarragatik.
agentziak | eitb media
Donostiako Udalak alerta laranja jarri du larunbat honetan olatuengatik, eta itxi egin ditu asteburu osorako Paseo Berria, Haizearen Orrazia eta Kursaaleko kai-muturra.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, alerta horia ere indarrean egongo da haizeagatik, eta ezingo da sartu hiriko parkeetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat abisu hori ezarri ditu asteburu honetan, euria eta elurragatik, izan ere, elurra 1.000 metrotik behera egingo du.
Bestalde, Biarritzen (Lapurdi) alerta ezarriko dute igande honetan itsaso zakarragatik eta euri bolada gogorrengatik. Hala, debekatuta egongo da hondartzetan sartzea eta uretako kirolak egitea.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak.