Gizartea -
ERREPIDEAK
Ireki dute luiziagatik itxita zegoen A-8 autobideko erreietako bat, Zestoa parean
Zarauzko ordainlekutik Zumaiarako irteera arteko zatian dago arazoa, Bilborako noranzkoan.
E.J.O. | EITB MEDIA
A-8 autobidea itxi dute gaur goizaldean, 04:30 aldera, Zestoa parean izan den lur-jausi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez. Ordu batzuk geroago, 12:00ak baino lehen, erreietako bat ireki dute ibilgailuen joan-etorria ahalbidetuz. Ordura arte N-634 errepidera desbideratzen ari ziren trafikoa, kostaldeko errepidera, hain zuzen ere.
Zarauzko ordainlekutik Zumaiarako irteera arteko tartea da itxita egon dena eta orain errei bat ireki dutena.
Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, ez dago jakiterik noiz irekiko duten erabat autobidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea