Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Zumarragan emakume bat bortxatzeagatik
Eraso matxista astelehenean gertatu zen erasotzaileak biktimari alokatutako etxean.
Agentziak | EITB Media
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Zumarragan (Gipuzkoa) emakume bat bortxatzeagatik.
Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, eraso matxista astelehenean jazo zen ustezko erasotzaileak eta biktimak partekatzen zuten etxebizitzan. Gizonak logela bat alokatu zion berriki emakumeari.
Emakumearen hitzetan, "hainbat egunez" ahozko jazarpena egin zion gizonak. Astelehen gauean, berriz, bortxatu egin zuen.
Ertzaintzak bart atxilotu du ustezko erasotzailea, sexu askatasunaren kontrako delitua egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea