Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

90 urteko gizon baten bila ari dira Galdakaon

Astearte arratsaldeaz geroztik ari dira 90 urteko gizonaren bila, momentuz emaitzarik gabe. Belategi auzoan ikusi zuten azkenengoz.

90 urteko gizona bilatzeko operatiboa, Galdakaon. Argazkia: @CruzRojaBizkaia
90 urteko gizona bilatzeko operatiboa, Galdakaon
Galdakaon desagertutako 90 urteko gizonaren bila jarraitzen dute

0:35

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxetik falta den 90 urteko gizon baten bila ari dira Galdakao inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Udaltzaingoa ari dira bilaketa lanetan. Operazioa atzo jarri zuten martxan, eta ordutik ari dira haren bila etenik gabe. Oraingoz, ordea, ez dute haren arrastorik aurkitu.

Atzo ikusi zuten azkenengoz Belategi auzoan. 

VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,67 metro luze da eta bisera urdina, txamarra marroia eta galtza beltzak zeramatzan jantzita desagertu zenean. Gainera, oinetakoak zeramatzan plastikozko poltsa batean.

Herritarren laguntza nabarmentzeaz gainera, haren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Galdakao berriak Zer gertatu da Bizkaian? Gurutze Gorria albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak