Gizartea -

Koronabirusa

Gabonetako ekimenetan jende pilaketak saihesteko deia egin du Osasun Ministerioak

Datozen asteetan omikron aldaeraren kasu gehiago agertuko direla ohartarazita, 60 urtetik gorako pertsonei eta osasun alorreko langileei txertoaren hirugarren dosia jartzeko kanpaina ahalik eta azkarren abiatzea erabakigarria izango dela berretsi du Osasun Ministerioak.

Gabonetako argiak pizteko Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE
Gabonetako argiak pizteko Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE
Gabonetako argiak pizteko Donostian egindako ekitaldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekitaldi publikoetan eta ekimen sozialetan, batez ere Gabonetan, jende pilaketak ekiditeko deia egin du Espainiako Gobernuaren Osasun Ministerioak.

Halaber, Afrika hegoaldetik iristen diren herritarren gaineko kontrol neurriak zorrozteko gomendatu du, gaur jakin den arren omikron aldaeraren lehen kasua Herbehereetan detektatu zela, ez Hegoafrikan.

Bi aholku horiek eman ditu Osasun Larrialdiak Koordinatzeko Espainiako Zentroak, "omikron aldaeraren kasuak hedatzeko arriskua handia" dela ohartarazita.

Testuinguru horretan, txertoaren hirugarren dosia jartzea oso garrantzitsua dela esan du, eta ohiko neurriak betetzea ezinbestekoa dela erantsi du: segurtasun tartea mantentzea eta musukoa erabiltzea, hain justu ere.

Ildo horretan, berretsi egin du hirugarren dosia emateko kanpainan 60 urtetik gorako pertsonek eta osasun sektoreko langileek lehentasuna izango dutela.

Oraingoz, Espainian aldaera berriaren lau kasu detektatu dituzte: bi Madrilen eta bi Katalunian.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Maskarak