Gizartea -
Buloak sare sozialetan
Barakaldon adingabeak bahitzen saiatu direla ohartarazten duen bulo bat gezurtatu du Ertzaintzak
Poliziak ez du salaketarik jaso, EITB Mediak baieztatu duenez. Ustezko albiste faltsuak egunak daramatza sare sozialetan.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Ertzaintzak EITB Mediari baieztatu dionez, gezurra da sexu abusuak egozten zaizkion gizonezko bat bi adingabe bahitzen saiatu denik Barakaldoko Urban-Galindo inguruan.
Sare sozialetan bolo-bolo dabilen mezuaren arabera, ustezko bahitzaileak 30 urte inguru ditu, jatorri frantziarrekoa da, kaskamotza eta lepoaren ezkerraldean tatuajeak ditu. Ohartarazpenak dio haurrei berarengaba hurbiltzeko deia egiten diela, eta atarietan sartzen dituela.
Testuak dioenaren arabera, aipaturiko gizona Barakaldon dabil, Lasesarre, Urban eta Salestarren inguruan, eta Ertzaintzak laguntza eskatu du dagoeneko identifikatu duen gizona bilatzeko eta aurkitzeko.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, ez dute salaketarik jaso, ezta ustezko bahitzailearekin loturiko deirik ere.
Honela dio sare sozialetan zabaldu den mezuak:
Se ha intentado llevar a 2 niños en urban. Aitas/ amas mil ojos con los peques en el parque.
Esta tarde en la calle Sociedad Santa Bárbara hemos identificado a un hombre acusado de abuso sexual.Ronda por Barakaldo por las zonas de lasesarre, urban y salesianos.Hombre de unos 30 años, francés, pelo rapado, 1,70cm, tatuaje zona izda cuello. Hoy tenía golpe en la nariz. Suele ir con mochila y bolsa de basura.Llama a niños para que se acerquen a él y se mete dentro de los portales.La ertzaina nos ha dicho que si le vemos llamemos rápidamente que le tienen identificado.
Hoy como no ha sido delito, la policía no se lo ha podido llevar, y se ha ido tranquilamente andando hacia lasesarre.
Responde al nombre de Patrick # que coño le está pasando a la gente??? Nos hemos vuelto locos o que???