Gizartea -

KORONABIRUSA

12 urtetik beherakoentzako txertoak ez dira abenduaren bigarren hamabostaldia baino lehen iritsiko Espainiara

Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, dosiak jasotzen direnean, txertoen ponentziak txertoak jartzeko proposamena egingo du, eta Osasun Publikoaren Batzordeak aztertuko du.

Haurren txertaketa. Argazkia: EITB Media.
Haurren txertaketa
Haurren txertaketa. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Osasun ministroak astearte honetan iragarri duenez, 12 urtetik beherakoentzako covid-19aren aurkako txertoak ez dira abenduaren bigarren hamabostaldia baino lehen iritsiko Espainiara.

SER kateari egindako adierazpenetan, ministroal esan du oraingoz ez dakiela zenbat txerto iritsiko diren. Duela astebete, Sendagaien Europako Agentziak onartu zuen Pfizer eta BioNTech farmazialarien egungo lizentzia europarra zabaltzea, txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat erabiltzeko, baina 12 urtetik gorakoentzat baino dosi txikiagoarekin.

Dariasek adierazi du txertoa ez dela helduentzat erabiltzen den bera, "Ez duelako disoluziorik behar" eta kopurua "txikiagoa" eta "desberdina" delako, nahiz eta bi dositan ere aplikatzen den.

Hala, dosiak jasotzen direnean, txertoen ponentziak txertoak emateko proposamen bat egingo duela eta Osasun Publikoaren Batzordeak aztertuko duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea Industria farmazeutikoa