Gizartea -
ELUR DENBORALEA
13 adin txikiko eta 4 begirale erreskatatu dituzte Nafarroan, Getadarko aterpetxean
Taldea asteburu pasa joana zen aterpetxera, baina, elurra dela eta, bueltatzeko ordua iritsi zaienean, bila joan zaien autobusak ezin zuen bertara iritsi eta suhiltzaileak joan zaizkie bila.
EITB MEDIA
Zangotzako suhiltzaileek eta EBYS taldeko boluntarioek 13 haur eta 4 begirale erreskatatu dituzte gaur arratsaldean Getadarko aterpetxean (Ezporogi, Nafarroa), elurragatik isolatuta eta argindarrik gabe geratu ostean, Nafarroako suhiltzaileek euren Twitter kontu ofizialean zabaldu dutenez.
Taldea aterpetxera joan zen asteburua pasatzera, baina, elurra zela eta, bueltako autobusa ezin izan da hara iritsi. Isolatuta geratu ostean, larrialdi zerbitzuetara deitu dute eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte.
Haurrak eta begiraleak Zadera (Zangotzako eskualdean) eraman dituzte suhiltzaileek, bertan zain baitzuten autobusa.
.