Gizartea -

Hondakinen kudeaketa

Atez ateko 'zentzugabekerian' Bilduri laguntzea egotzi dio PSEk EAJri

PSE-EEk atez ateko "zentzugabekeriaren" aurkako kanpaina bat aurkeztu du eta Gipuzkoako 26 herritan 87.650 diptiko banatuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lidergoaren eskularrua jaso eta beharrezko laguntzaile" izateari uzteko eskatu dio Denis Itxaso buruzagi sozialistak Iñigo Urkulluri, Bilduk Gipuzkoan jarri nahi duen atez ateko "zentzugabekerian".

Prentsaurrekoa eman du Itxasok eta atez ateko sistemak "mugak" dituela jakin arren, "gizartearen nahiari kasurik ez egitea" egotzi dio Bilduri.

Susana Corcuera eta Arritxu Marañon alderdikideekin batera, Itxasok EAJri laguntzea eta Gipuzkoak bizi duen "hondakinen kaosaren" arduradun izatea leporatu dio. Atez ateko sistema "ahapeka" baztertzea, baina gero "Bilduren kudeaketa arduragabea kentzeko ezer ez egitea" aurpegiratu dio.

Bilduren eta EAJren artean adostutako aurrekontuen akordioa ere kritikatu du, hondakinak kudeatzen jarraitzeko sei hilabeteko luzapena eman baitio Aldundiari. Sozialistaren ustez, "diru publikoa alferrik galtzen laguntzen ari da EAJ".

Atez ateko sistema Hernanin jarri zenetik, "zaborraren % 31,8 desagertu" egin dela esan du "zaborraren turismoa" deritzotenagatik, eta kaleen garbiketa % 40 handitu behar izan dela esan du, sistema "zikin, deseroso eta garestia", delako.

Bestalde, PSE-EEk atez ateko "zentzugabekeriaren" aurkako kanpaina bat aurkeztu du eta Gipuzkoako 26 herritan 87.650 diptiko banatuko dituela iragarri du.

Gainera, Bilduk atez atekoa jarri nahi duen herrietan aurkako mozioa aurkeztuko duela azaldu du.

"Lidergoaren eskularrua jaso eta beharrezko laguntzaile" izateari uzteko eskatu dio Denis Itxaso buruzagi sozialistak Iñigo Urkulluri, Bilduk Gipuzkoan jarri nahi duen atez ateko "zentzugabekerian". Prentsaurrekoa eman du Itxasok eta atez ateko sistemak "mugak" dituela jakin arren, "gizartearen nahiari kasurik ez egitea" egotzi dio Bilduri.Susana Corcuera eta Arritxu Marañon alderdikideekin batera, Itxasok EAJri laguntzea eta Gipuzkoak bizi duen "hondakinen kaosaren" arduradun izatea leporatu dio. Atez ateko sistema "ahapeka" baztertzea, baina gero "Bilduren kudeaketa arduragabea kentzeko ezer ez egitea" aurpegiratu dio.Bilduren eta EAJren artean adostutako aurrekontuen akordioa ere kritikatu du, hondakinak kudeatzen jarraitzeko sei hilabeteko luzapena eman baitio Aldundiari. Sozialistaren ustez, "diru publikoa alferrik galtzen laguntzen ari da EAJ". Atez ateko sistema Hernanin jarri zenetik, "zaborraren % 31,8 desagertu" egin dela esan du "zaborraren turismoa" deritzotenagatik, eta kaleen garbiketa % 40 handitu behar izan dela esan du, sistema "zikin, deseroso eta garestia", delako.Bestalde, PSE-EEk atez ateko "zentzugabekeriaren" aurkako kanpaina bat aurkeztu du eta Gipuzkoako 26 herritan 87.650 diptiko banatuko dituela iragarri du.Gainera, Bilduk atez atekoa jarri nahi duen herrietan aurkako mozioa aurkeztuko duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea PSE-EE Gipuzkoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Hondakinen berrerabilpena