Gizartea -

KORONABIRUSA

Justiziak covid pasaportea babestea espero du Nafarroako Gobernuak eta ez du beste murrizketarik aurreikusten

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiria ezartzeko eskaria atzera bota badu ere, Nafarroako Osasun kontseilariak bestelako erantzuna espero du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik.

Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilaria
Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilaria
Nafarroako Gobernuak ez du Covid pasaporteaz gain beste neurririk hartuko oraingoz

1:05

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak asteazkenean eskatuko dio covid ziurtagiria ezartzeko bermea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, eta Santos Indurain Osasun kontseilariak auzitegiaren baimena jasotzea espero du. Are gehiago, aurreratu du Nafarroako Gobernuak ez duela B planik eta ez duela beste murrizketarik aurreikusten oraingoz.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiria ezartzeko eskaria atzera bota ostean Santos Indurain Osasun kontseilariak kazetarien aurrean azaldu duenez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ibilbidea bestelakoa izan da pandemia hasi zenetik eta aurrez Maria Chiviteren gobernuak proposatutako hainbat murrizketa onartu ditu.

Covid ziurtagiriari lotuta, beste autonomia erkidego batzuek (Kataluniak, Kantabriak eta Galiziak, kasu) auzitegien onespena jaso dutela nabarmendu du Santos Indurainek.

Epaitegiek covid pasaportea atzera botaz gero, B planik ez dagoela onartu du. Nafarroako Gobernuak ez du gaur-gaurkoz beste neurririk hartzeko asmorik, baina ez du baztertzen aurrerago beharrezkoak diren neurriak hartzea. 

Kontseilariak zehaztu duenez, covid pasaportearen helburua txertoa hartu ez dutenak txertatzera bultzatzea da. Covid pasaportea eskatuko zela iragarri zenetik, bikoiztu egin da hitzordurik hartu gabe txertoa hartu dutenen kopurua.

Datozen ospakizunei begira, ostera, prebentzioaren eta txertaketaren garrantzia azpimarratu du Indurain kontseilariak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Medikuntza albisteak Txertoak albisteak COVID fokuak Osasun-larrialdi egoera amaitu da Nafarroako Auzitegi Nagusia gaur Covid pasaportea Euskadin