Gizartea -
Istripu larria Nafarroan
26 urteko gazte bat hil da Carcarren, bi ibilgailuk talka eginda
Beste pertsona bat arin zauritu da, eta Lizarrako ospitalera eraman dute. Aire-poltsaren eta segurtasun-uhalaren aurkako kolpearen ondorioz makadura torazikoa du.
Agentziak | EiTB Media
Gazte bat hil da Carcarren, bi ibilgailuk talka eginda, Foru Gobernuko iturriek baieztatu dutenez. Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da.
Istripua 15:06 aldera gertatu da NA-6230 errepidean. Furgoneta eta auto batek talka egin dute, Nafarroako suhiltzaileek Twitter sare sozialean zehaztu dutenez.
Antza denez, 26 urteko gaztea tokian bertan hil da. Beste pertsona bat arin zauritu da, eta Lizarrako ospitalera eraman dute. Aire-poltsaren eta segurtasun-uhalaren aurkako kolpearen ondorioz makadura torazikoa du, Foru Gobernuak azaldu duenez.
Lodosako suhiltzaileak bertaratu dira, eta Foruzaingoak ikerbidea abiatu du.