Gizartea -

Koronabirusa

Txertoen Lantaldeak 60-69 adin tarteari hirugarren dosia ematea gomendatu du

Sistema immunitarioa adinarekin zahartzen doa, eta nahiz eta covid-19aren aurkako txertoa oso eraginkorra izan, 60 urtez gorako pertsonen babes erantzuna indartzea komenigarria da.

Txertaketa. Artxiboko argazkia: EFE
Txertaketa. Artxiboko argazkia: EFE
Txertaketa. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 eta 69 urte arteko pertsonei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia emateko gomendioa eman dio Txertoen Lantaldeak Osasun Ministerioari.

Txertoen Lantaldeko iturriek jakitera eman dutenez, sistema immunitarioa adinarekin zahartzen doa, eta nahiz eta covid-19aren aurkako txertoa oso eraginkorra izan, 60 urtez gorako pertsonen babes erantzuna indartzea komenigarria da.

Txertoen Lantaldearen hitzetan, 60-69 adin tartea txertoa jasotzen hurrengoa izatea "logikoa" da. 70 urtez gorakoei hirugarren dosi bat emateko erabakia hartu zenean, adina 65 urtera edo 60ra jaisteko aukeraz hitz egin zuten dagoeneko.

Iturrien arabera, txertoa gripearenarekin moldatzea nahi dute; izan ere, erkidego batzuek 65 urtez gorako biztanleriari ematen diote, eta beste batzuek 60 urtez gorakoei.

Hirugarren dosia noiz emango litzateke, ostera, ez dute oraindik eztabaidatu; izan ere, adin tarte berria txertatzearen bideragarritasuna itxi behar dute aurrena, iturriek erantsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa