Gizartea -

Euskara

Pantailak Euskaraz ekimenak Netflix plataforman euskarazko edukiak bultzatzeko eskatu dio Legebiltzarrari

Ekimeneko ordezkarien esanetan, "ez dago berdintasun errealik eta desoreka sortuko da beti hizkuntza handiaren alde, horregatik oso garrantzitsua litzateke plataforma hori euskaraz egotea".

Netflix plataformara konektatutako pantaila bat. Argazkia: pexels.com
Netflix plataformara konektatutako pantaila bat
Netflix plataformara konektatutako pantaila bat. Argazkia: pexels.com

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pantailak Euskaraz ekimeneko ordezkariek Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Euskara Batzordean izan dira astelehen honetan Netflix streaming plataforman euskarazko edukiak bultzatzea eskatzeko.

Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz ekimeneko ordezkariaren esanetan, "ez dago berdintasun errealik eta desoreka sortuko da beti hizkuntza handiaren alde, horregatik oso garrantzitsua litzateke plataforma hori euskaraz egotea, gaztelerazko hiztunek milaka baliabide dituztelako ikuse-entzunezkoak gazteleraz kontsumitzeko".

Ildo horretan, elkarlanaren garrantzia nabarmendu du Mailen Gurrutxaga EAJko legebiltzarkideak. Jasone Agirre EH Bilduko ordezkariaren esanetan, Administrazioaren laguntza funtsezkoa da erabilera hori bultzatzeko.

Elkarrekin Podemos-IUko Gustavo Angulok, berriz, euskarari muga ekonomikorik ezin zaiola ezarri esan du. Izan ere, euskara defendatu arren, herritar guztiek ezin dute ordaindu Netflix moduko plataformarik.

Pantailak Euskaraz mugimendua 2021eko ekainean sortu zen, euskarak ikus-entzunezkoetan duen "egoera larriarekin" kezkatuta zeuden hainbat herri ekimen eta eragilek bat eginda: Disney+euskaraz, Netflix euskaraz, Zinemak euskaraz, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea, Tinko Euskara elkartea eta Game Erauntsia elkartea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara PNV-EAJ IU Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak bideoak Gizartea bideoak EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak