Gizartea -
KORONABIRUSA
Olanok bertan behera utzi du hurrengo hamar egunetarako agenda publikoa, covid-19an positibo eman ostean
Gipuzkoako ahaldun nagusia txertatuta dago eta ondo dago, baina berrogeialdian egon beharko du.
Agentziak | EITB Media
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak bertan behera utzi du agenda publikoa datozen egunetan, koronabirusagatik positibo eman ostean, foru iturriek baieztatu dutenez.
Aurreikuspenen arabera, Olano astelehen honetan agertu behar zen Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ogasun eta Finantza Batzordean 2022rako foru-aurrekontuen proiektua aurkezteko.
Olano ondo dago eta txertoa jarrita dauka, baina hurrengo hamar egunetan konfinatuta egon beharko du.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea