Gizartea -

KORONABIRUSA

Janssenen txertoak Pfizerrenak eta Modernarenak baino eraginkortasun gehiago galtzen du denborarekin

'Science' aldizkariak argitaratutako ikerketa baten arabera, Janssenen dosi bakarreko txertoaren eraginkortasuna % 13,1era jaitsi da otsailetik urrira; Pfizerrena, % 43,3ra, eta Modernarena, % 58ra.

Janssen txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Janssen txertoaren dosi bat
Janssen txertoaren dosi bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Janssen koronabirusaren aurkako dosi bakarreko txertoaren eraginkortasunak nabarmen gehiago egiten du behera denborarekin, Pfizerrenarekin eta Modernarekin alderatuta, Science zientzia aldizkari ospetsuak argitaratutako ikerketa baten arabera.

Ameriketako Estatu Batuetan egin dute landa-azterketa 780.225 pertsonarekin. 

Azterketa horretatik ateratako ondorioen arabera, Janssen konpainiaren txertoa izan zen eraginkortasun gehien galdu zuena, % 86,4tik % 13,1era igarota martxotik irailera. Pfizerren eta Modernaren kasuan, galera txikiagoa izan zen, % 86,9tik % 43,3ra eta % 89,2tik % 58ra, hurrenez hurren.

Aipaturiko hiru txertoen eraginkortasuna denboran zehar aztertu duen lehen ikerketa izan da. Edonola ere, hirurek heriotzatik babesten dituzte txertatutako pertsonak. Hori bai, 65 urtetik beherakoak gehiago babesten ditu hortik gorakoak baino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia Medikuntza albisteak Erizaintza albisteak Medizinak albisteak Txertoak albisteak COVID fokuak