Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeak goraka doazela azpimarratuta, 5 eta 9 urte arteko ume bat ZIUn egon dela iragarri du Sagarduik

Koronabirusaren 14 eguneko intzidentzia metatua 90ekoa da EAEn, eta gainera 80 pertsona daude ospitaleko gela arruntean eta 25, Zainketa Intentsiboko Unitatean (ZIU).

Osasun langile bat ZIUko gaixo bat artatzen. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat ZIUko gaixo bat artatzen
Sagardui: ''5 eta 9 urte arteko haur bat ZIUan egon da egun hauetan covid-19arekin''

1:13

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren intzidentziak gora egiten jarraitzen du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean ohartarazi duenez. Koronabirusaren 14 eguneko intzidentzia metatua 90ekoa da EAEn, eta, gainera, 80 pertsona daude ospitaleko gela arruntetan eta 25, Zainketa Intentsiboko Unitatean (ZIU). Hain zuzen ere, 5 eta 9 urte bitarteko ume bat koronabirusarekin ZIUn egon dela iragarri du.

Sailburuak azpimarratu duenez, koronabirusak batez ere pertsona ahulenak eta gazteak kutsatzen ditu orain. Osasun sistemaren presioa oraindik handia ez bada ere, koronabirusak jendea ospitalera bidaltzen jarraitzen duela nabarmendu du. Gainera, astero heriotzak eragiten dituela gogorarazi du.

Sagarduiren esanetan, 12 urtetik gorakoen % 90ek txertoaren pauta osoa jaso dute, eta hori omen da pandemiari dagokionez iaztik aldatu dena. Horri gehitu behar zaio pertsona ahulenak errefortzu dosiarekin txertatzen ari direla.

Txertoa giltzarri izan da eta izaten ari da pandemiaren eboluzioan, Sagarduiren arabera, eta, hori dela eta, txertoa jartzeko deia berretsi du.

Amaitzeko, sailburuak esan du covid-19aren aurkako borroka Osasun Sailaren lehentasunen artean egongo dela hurrengo jarduketetan eta baita aurrekontuetan ere.

Osasun Sailaren 2022ko aurrekontuak aurkezteko Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean egin duen agerraldian eman ditu koronabirusaren bilakaerari buruzko datuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak COVID fokuak