Gizartea -
Ranking of World Scientists
CIC energiGUNEko lau zientzialari, "munduko eraginkorrenen artean"
Elsevierrek eta Standfordeko Unibertsitateak egindako Ranking of World Scientists zerrendak Michel Armand, Elena Palomo, Javier Carrasco eta Heng Zhangen lana goraipatu du.
Agentziak | EiTB Media
Stanfordeko Unibertsitateak CIC energiGUNEko lau ikertzaile munduko eraginkorrenen artean kokatu ditu.
Energia alorrean Michel Armand Estatuko zientzialari eraginkorrena da berriro, eta Elena Palomo Biltegiratze Termikoaren Arloko zuzendari zientifikoa Euskadiko garrantzitsuena da berriz Ingeniaritza Mekanikoaren eta Garraioaren esparruan.
Elsevierrek eta Standfordeko Unibertsitateak egindako Ranking of World Scientists zerrendak munduko 190.000 zientzialari baino gehiago sailkatu ditu, azken eguneratzean baino 30.000 gehiago.
CIC energiGUNE ikerketa zentroak ohar batean azaldu duenez, "munduko lau ikertzaile eraginkorrenetarikoak" ditu, zerrendaren arabera. Energia termikoaren zein hidrogeno bateria eta teknologien biltegiratzean erreferentzia da zentroa, Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea.
Energiaren alorrean Michel Armandek Espainiako ikertzailerik garrantzitsuena izaten jarraitzen du, eraginkorrena Euskadin eta zazpigarrena mundu mailan.
Elena Palomo bigarren urtez jarraian Euskadiko eraginkorrena da, eta seigarrena Estatu mailan.
Stanfordeko Unibertsitatearen zerrendak CIC energiGUNEko beste bi zientzialariren lana aitortu du: Javier Carrasco eta Heng Zhang.
Carrasco Euskadiko hirugarren garrantzitsuena da Fisika Kimika alorrean, eta Zhang liderra elektrolito polimerikoen baterien arloan.