Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira

Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.

Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)

Kasu positiboek gora egiten jarraitzen dute EAEn, baina egoera ez da, oraingoz, kezkagarria. Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Lazkaok eta Agurainek zerrenda horretan jarraitzen dute, eta Ondarroak eta Urnietak, berriz, bertatik irtetea lortu dute.

Arabak gune berdean jarraitzen du (54 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz eta Amurrio. Laudiok hori jarraitzen du, eta Agurainek gorrian. Ez dago udalerririk eremu laranjan.

Bizkaiak, eremu horiari eutsi dio (75 kasu 100.000 biztanleko). Ondarroak eremu gorria atzean utzi du, eta laranjara igaro da, Sopelarekin batera. Ez dago udalerririk semaforoaren eremu latzenean.

Eremu horian honako udalerri hauek daude: Abadiño,  Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbao, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Lekeitio, Portugalete eta Zornotza.

Zerrenda berdea, berriz, ondorengoek osatzen dute: Abanto, Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zalla.

Gipuzkoak horiz jarraitzen du, eta azken egunetan gora egin du intzidentziak, 100.000 biztanleko 116 kasu baitituzte bertan. Urnieta eta Lazkao gorriz daude, eta gaurtik baita Azpeitia eta Zumarraga ere.

Andoain, Astigarraga, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Pasaia, Urnieta, Donostia, Urretxu, Usurbil, Villabona eta Zarautz udalerri horiak dira.

Amaitzeko, udalerri bakarrak eutsi dio kolore berdeari: Zumaiak.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Bermeo Bilbo berriak Donostia bideoak Basauri Erandio Galdakao argazkiak Getxo argazkiak Portugalete albisteak Santurtzi Sestao argazkiak Sopela argazkiak Barakaldo Ermua albisteak Eibar albisteak Elgoibar argazkiak Hernani albisteak Mungia berriak Azpeitia Tolosa Gernika-Lumo bideoak Zarautz Laudioko albisteak Arrasate albisteak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Orio Agurain albisteak Lekeitio albisteak Durango argazkiak Arrigorriaga bideoak Ondarroa Trapagaran Ortuella albisteak Pasaia albisteak Lasarte-Oria Errenteria argazkiak Zumarraga Azkoitia albisteak Andoain Bergara albisteak Zumaia Villabona albisteak Usurbil Ordizia Urnieta bideoak Oiartzun albisteak Astigarraga bideoak Oñati bideoak Balmaseda Beasain Deba bideoak Eguneko albisteak Urretxu albisteak Legazpi albisteak Etxebarri azken ordukoa Abanto Zierbena albisteak Zalla Elorrio albisteak Abadiño Berango Aretxabaleta Lezo Derio albisteak Gueñes azken ordukoa Gorliz Mutriku Markina-Xemein albisteak Zer gertatu da Lazkao herrian? Koronabirusa Osasun larrialdia